XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Analisi honek inplikazio handiak ditu: esan dugunez, Eraskina desagertu egiten da hitz amaieran ez baldin badago eta kontsonante baten aitzinean baldin badago.

Geroago zehaztuko ditut Baztango mintzoaren Arau Fonologikoak.

Beharbada, prozesu fonologiko horietako asko silabaren egituraren formalizazio zehatz batek hobeki azal litzake.

Kontura gaitezen, adibidez, bat esaten dela eta honen parean, bapakarrik edo bana entzungo ditugula.

Edo nondik ikusiko da baina nondinahitik.

Erdarazko doctrina, dotrine bihurtzen da Baztanen, lehen silabako eraskina galdu egiten delarik, Felix ez dugu inoiz ere Feliks entzungo hango euskaldunen artean, Felis baizik (Feligs erdaraz, aunitzetan).

Berdin, baitnaiz ez dugu horrela ebakiko, bainaiz baizik, berriz ere eraskina isilduz.

Ez naiz gehiago luzatuko puntu honetan: badirudi silabaren teoria indartsu batek jeneralizazio asko besarka ditzakeela eta, HALLEren teoria segitzen baldin badugu, itxuraz guztiz diferente ematen duten prozesu fonologiko zenbaiten giltza, silabaren egituraren formalizazioak buelta lezakeela.